JATORRI ANIZTASUNA TALDE HAUSNARKETA
Saio honetan atzerritarren gaia landu genuen, gure aurreiritziak azaleratuz eta kontzientzia hartzeko asmoz.
Lehendabizi, inmigrante eta emigrante hitzak definitu genituen. Honela, gure ezagutzak zeintzuk ziren jabetzeko eta gaiari hasiera bat emateko. Ondoren, pertsona imigrante bat imaginatu eta gure ustez zein ezaugarri izango lituzeken adierazi genuen. Gero, gelakide guztien artean partekatu genituen eta konturatu ginen, gehiengoak aurreiritzi berak genituela. Hemen gure gizarteak baliabide ezberdinen bidez telebista, pelikuletan….. inkonszienteki ezartzen dizkigun ezaugarriak esleitu genizkion imaginatu genuen etorkinari. Albisteek kanpotarrei buruz hitz egiten digute, pertsonak izango ez balira bezala, soilik etorkinak.
Aurreiritziak ezagutza nahikoa izan aurretik gauzei eta pertsonei buruz ateratzen ditugun ondorioak dira. Batzuetan egokiak izan daitezke, baina, oro har, okerreko ideietan oinarrituta daude, eta horretaz jabetu ginen.
Geure taldekide guztiak, inmigranteengan pentsatzean, klase sozial baxukoengan eta txuriak ez direnengan pentsatu genuen. Horrez gainera, ez genuen haien erlijioa ongi ezagutzen. Lan hau egitean, dugun ezjakintasunaz ohartu gara. Denak multzo berean sartu ohi ditugu, baina oso desberdinak direla ahazten zaigu.
Lan honen helburua hori zen, hain zuzen ere, zein informazio gutxi dugun gai honen inguruan jabetzea, eta begiak irekitzea, izan ere, askotan ez gara konturatzen. Hain da sakonki estrukturala, naormalizatzera iritsi garela.
Ohikoa da herritar espainiar zuri batek pertsona beltz edo asiar bat ezagutzen duenean, zein herrialdetakoa den galdetzea, nahiz eta pertsona hori hemen jaio ahal izan den; 'normala' da emakume latino bat etxeko langile gisa pentsatzea, baina gutxitan imajinatzen dugu enpresa baten buruan edo lan-talde bat zuzentzen. Ez hemen, behintzat.
Jatorriak kalifikatzeko mespretxuzko izenak, lanerako gaitasunari, higieneari edo zintzotasunari buruzko aurreiritziak… ditugu. Geure taldeak, esan dezakegu, begiak irekitzea lortu dugula. Oso gai interesgarria dela uste dugu, eta gehiago landu beharrekoa.
Comentarios
Publicar un comentario