HODEIEKIN DANTZAN
Aste hontan ipuinen lanketari ekin diogu klasean. Talde bakoitzak ipuin desberinak ekarri genituen gelara eta ondoren gelakideekin partekatu genituen. Gure taldeak hodeiekin dantzan ipuina aukeratzea erabaki genuen aniztasuna sakonki lantzen duen ipuin bat zela iruditzen zitzaigulako. Jarraian ipuin honen lanketa sakon bat ezarriko dizuet:
Ipuinen lanketa aberasgarria izan da guretzat, aniztasunaren inguruan genuen ideia zabaltzen lagundu digu. Landu ditugun ipuinak, haurrei kontatzeko oso aproposak direla uste dugu. Izan ere, txikitatik barneratzen badute zer den aniztasuna eta denak garela pertsona anitzak pertsonen integrazioa eta haiekiko errespetua garatuko dutela pentsatzen dugu.
Gelan landutako ipuinak konkretuki aniztasunaren gaiaren ingurukoak direnez, errealitatea isladatu dezaketen egoerak landu ditugu. Adibidez, aniztasunaren inguran hitz egitean gutako askok normalean desgaitasunengan edo aniztasun funtzionalengan pentsatzen genuen, baina konturatu gara aniztasuna ez dela soilik aniztasun funtzionalera murrizten baizik eta, aniztasuna pertsona guztiengan dagoela. Honek, gure ikuspegia zabaltzen eta aniztasunaren inguruan geneukan aurreiritzia aldatzen lagundu digu. Denak ezberdinak garelako eta horrek gizartea aberasten duelako.
Adibidez, guk aukeratu genuen liburuan “Hodeiekin dantzan” aniztasuna kulturalaren inguruan hitz egiten du. Konturatu gara nahiz eta gaur egun gure gizartean aniztasun kultural handia dagoen, aniztasun hori ez dela errepresentatzen liburuetan adibidez. Haurrentzako liburuetako protagonistak pertsonak direnean, normalean pertsona txuriak izan ohi dira eta ez dira askotan agertzen nazionalitate ezberdinaetako beste pertsonai batzuk.
Haurrekin lanketamodura, unitate didaktiko bat sortuko genuke kultura ezberdinak landuz. Hilabete bakoitzean kultura ezberdin bat landuko genuke. Tailer moduan planteatuko genuke eta kultura horretaz aberasten saiatuko ginateke haurrak haien familiako pertsonak kultura ezberdinetakoak izanik klasera gonbidatuko genituzke. Honako jarduera plantatuko genituzke unitate didaktikoa zehar:
Kultura bakoitzaren bizimodua, janzkera, paisaia, kokapena abarreko ipuin bat kontatuko genuke. Hau erosia izan daiteke edo guk sortutakoa.
Kultura desberdineko jantzi tipikoen mozorroak egingo genituzke eta honekin batera antzerki bat egingo genuke.
Abesti tipikoak landunko genituzke.
Kultura bakoitzeko janari tipikoak probatuko genituzke gelan.
Zertarako egingo genuke bakoitza, eta nola aberastuko gaitu?
Ipuinen bitartez, kulturarekiko hurbilpen bat egingo genuke. Ipuinak izango dituen marrazkien bidez haurrek kulturarekiko ideia bat egiteko gai izango dira. ipuina kontatu ondoren, umeei galderak egiten hasiko gara, horrek haurren interesa, sormena eta interakzioa sustatzen lagunduko die. Bestalde haien galderak, kuriositatea etab asetzen saiatuko ginateke.
Mozorrotzeak eta antzeteak beste pertsonen azalean jartzen laguntzen digu. Ariketa hau egiteko eta talde lana sustatzeko ariketa hau haur handiagoekin batera egin dezakegu. Honela haien artean laguntzen dira.
Abestien bidez haurrek erritmoa, alde psikomotorra, kordinazioa eta ulermena landuko lukete. Horrekin batera ikusten dute lurralde horietan zer nolako musika dagoen eta instrumentu ezberdinen bitartez ere landu dezakegu.
Janari tipikoak probatuta, zapore ezberdinak esploratuko lituzkete haurrek. Honekin, ikusiko lukete sukaldatzeko era ezberdinak dituztela eta hemen normalean erabiltzen ez ditugun jakiak ere badudela.
Comentarios
Publicar un comentario