ANIZTASUN LINGUISTIKOA
Gaur egungo gizartean, Kultur aniztasuna geroz eta handiagoa da eta horren ondorioz hizkuntza aniztasuna ere zabala da. Aniztasun horren barruan, euskerak ere bere tokia dauka eta hizkuntza gutxitu bat izanda erronka asko dauzka oraindik bere biziraupenerako.
Lauhileko honetan, hainbat jarduera eta ikerketa lan egin ditugu euskeraren biziraupenaren ingururan hau gure gizarteko kontestu eleanitzean kokatuz. Lan horien bitartez, hizkuntza honek dauzkan erronkak eta bere presentzia aztertu dugu. Gure ikaskuntza prozesu hau finkatzeko eta erreforzatzeko zein datu berriak gureganatzeko, gelara Kike Amonarriz etorri zen gai honi buruzko hitzaldi bat ematera.
Bera euskarak gaur egun dauzkan erronken inguruan aritu zen eta horrekin batera, zenbait datu esanguratsu aipatu zituen. Horretarako hasieran, euskararen eta hezkuntzaren arteko erlazioaren hasiera azaldu zuen. Argi utzi zuen euskeraren biziberritze prozesuak Ikastolen agerpenarekin batera hartu zuela indarra. Gurasoen euskararekiko kontzientziaren eta hain lanaren ondorioz sortu zirenak. Ikastolen bitartez euskararen transmisioa bermatzen zen eta gazteak jakinduria hori eskuratzen zuten. Aipatu zuen ere urteak igaroa ahala euskera hizkuntza ofiziala bilakatu zela eta hori eoso garrantzitsua dela hizkuntza baten biziraupenerako. Administrazioan erabiltzen delako eta horrek ere hizkuntza bultzatu egiten duela.
Hitzaldian momentu batean oso deigarria egin zitzaizkigun datu batzuk plazaratu zituen ariketa baten bitartez. Guk uste genuen euskera oso pertsona gutxik hitz egiten zutela eta ondoren banaka banaka joan zen adierazten gehien hitz egtien diren hizkuntza gutxituen rankinean euskeraren posizioa zein zen. Denok harritu egin ginen lehenego postuan geratu zela ikusi genuenean!
Segidan, aipatu zigun euskararekin oso gauza bitxia gertatzen zela. Euskera dela hizkuntza horietatik bakarra hizkuntzaren transmisioa gazteengan dagoena. Beste hizkuntza asko eta asko galdu dira hizkuntza horren transmisioa pertsona adinduengan dagoelako eta beraz, hauek hiltzean hizkuntza bera ere hiltzen delako. Baina euskararen kasuan ez eta horren eragile nagusiena hezkuntza euskaraz izatea da.
Comentarios
Publicar un comentario