TALDE HAUSNARKETA. PROZESUAREN IRITZIA ETA BALORAZIOA.

 Blog honetan aniztasunari lotutako, moduloko lanaren barne diren hausnarketak jaso ditugu.                             

             Aniztasunaren gaia lantzeko, zenbait formakuntza jaso ditugu. Horretarako saio horien bitartez pertsona ezberdinek, bakoitzak bere modura eta gai ezberdinak landuz, gure aniztasunaren inguruko ikuspuntua zabaltzen jardun dute. Bertan informazio asko jaso dugu eta saio horietatik jasotakoa hausnartuz bloga sortuz joan gara.


Saio guzti hauek prozesu baten parte izan dira, modulu arteko lana sortzeko prozesuaren eta gure ikaskuntza prozesuaren parte hain zuzen ere. Horregatik azkeneko sarrera hau talde modura prozesuaren inguruko iritzia eta balorazioa emago dugu. 


Hasieratik abiatuz, esan beharra dugu moduluko lan hau orain artean egin ditugun moduluko lanetatik oso bestelakoa izan dela. Hiru zati dauzka; alde batetik bloga, bestetik narratiba digitala eta azkenik, egile testua. Nahiko arazo eduki genituen lan hau nola egin edo hau noiz egiten hasi jakiteko. Orokorrean esanda nahiko galduta genbiltzan informazio  gutxi genuela iruditzen zitzaigun, izan ere aurreko dilanetan askoz informazio eta laguntza gehiago jaso dugu. Baina laguntzeko eta osatzeko adierazi ziguten kurtsoan zehar aniztasunari lotutako zenbait saio jasoko genituela eta horiek gure burua kokatzen lagunduko zigutela. 


Aditzera eman dugun bezala, jarraian egingo dugun hausnarketa blogaren hausnarketen eta bloga elikatzeko egin ditugun saien ingurukoa izango da. Esan beharra daukagu, egin dugun lanketan zehar aniztasunaren ideia zabal hori are gehiago zabaldu dugula. Aurretik gai hau landu izan dugu zeharka edo espreski baina ez modu honetara. 


Saio guzti hauetan guretzako oso esanguratsua izan da ia oharkabean teoria lantzen ari ginela. Nahiz eta saio batzuk besteak baino dinamikoagoak izan, orokorrean oso arinak iruditu zaizkigu eta aipatu berri dugun modura, gelan emandako teoria aipatzen zen. Horrek orainartean ikasitakoa ongi finkatzen lagundu digula uste dugu. Eta horrekin batera, gehiago ikasi dugu, gure eskemak zabalduz.


Horrekin batera, oso erakargarria egin zaigu kanpoko jendea etortzea eta batez ere, lehenego pertsonan bizitako esperientziak guri trasmititzea. Horrek asko lagundu digu aniztasuna ulertzen. Haien bizipenek enpatia sorrarazi zuten guregan eta beraz, errealitate ezberdinak hobeto ulertzen lagundu digu horrek. Bestalde, klaseko errutinak honelako hitzaldiekin haustea asko eskertu dugu.


Honi esker, ikusi dugu oso garrantzitsua dela aniztasunaren trataera modu egokian egitea beharrezkoa dela, hau da, besteen larruan jartzeko gaitasuna izatea. Eta horrek eskatzen duela lanketa pertsonal bat egitea gure buruarekin.  Mundua besteen ikuspuntutik ere behatzea. Azken finean hezitzaile modura egingo dugu lan eta ikuspuntu hau geroz eta lehenago barneratu geroz eta hobeto jardungo dugu gure lanean.


Konturatu gara, aniztasuna betidanik egon dela gizarte honetan, pertsona guztiak ezberdinak garelako eta horrek norbera pertsona berezi bat bilakatzen duela. Ezberdinatasun horiek izenak dioen bezala elkarrengandik bereiztu egiten gaitu eta egoera askotan ezberdintasun horiek gure gizartearengatik edo kultura dela eta baztertu egiten ditugu. Baina presente eduki behar dugu bereziki aniztasun horrek egiten duela aberasgarri gizarte bat.


Bizi izan ditugun saioak oso aberasgarriak izan direla uste dugu. Nahiz eta aniztasunak bere barne dituen gai guztiak ez ditugun landu, esperientzia hauen bitartez aniztasuna beste modu batera ikusten hasi garelako. Asko hitz egiten da gelako aniztasunaren inguruan eta orainartean aniztasuna hitza entzutean gehienetan, nehurri bereziekin eta protokoloekin lotzen genituen. Bai konszienteki  bagenekien aniztasuna denon ezaugarri ezberdinekin osatzen den zerbait zela. Baina, inkonszientek, a priori, guk hitz hori entzutean aniztasun funtzionalarekin, sindromeekin, behar bereziekin… lotzen genuen. 


Orain ordea, badakigu aniztasuna hori guztia dela baina, horrekin batera genero aniztasuna, kultura aniztasuna, pentsamendu aniztasuna, adierazteko ere  anitza izan daiteke, sexu aniztasuna, familia ereduetan ere aniztasuna dago, kultura aniztasuna, hizkuntza aniztasuna, ikasteko erritmo anitzak, gorputzak anitzak dira…. 


Modu batean esateko, adierazi genezake, aniztasuna guztia dela eta nahiz eta batzuetan kanpoko laguntza edo protokoeloen laguntza behar izan, konturatu gara aniztasuna ez dela oztopo bat. Are gehiago, askotan guk sortzen dugula oztopo bat aniztasun horren trataera okerra eginearen ondorioz. Aniztasuna aberasgarria da denontzat eta hori are gehiago potentziatzen da baldin eta aniztasun horren trataera modu inklusibo batetan egiten bada.


Borobiltzeko, esan nahiko genuke gizartea aberatsa dela den moduan eta aberastasun horri erantzuteko era mordoa daudela. Jasotako formakuntzetan hainbat herramienta eta gako garrantzitsu eman dizkigute errealitate anitz eta aberats honi erantzuteko. Eta oso garrantzitsua dena ikuspuntu berri bat eman digute. Orain gure esku dago gure ikuspuntu berri hau lantzea eta aniztasun honi bide ematea. Izan ere, gure ikuspuntua izugarri zabaldun den moduan gure nahia etorkizunean irakasle, lagun edo familiari ikuspuntu hau trasmititzea izango da izan ere, denok gara ezberdinak.

Comentarios