UNRWA FORMAKUNTZA SAIOA
Hiru saio egin genituen formakuntza honen inguruan, bi orduko lehen saiorako, Palestinako errefuxiatuei buruz aritu ginen. Hasteko, taldean jartzeko eta emakume errefuxiatu bat eta bere bizi-baldintza marrazteko eskatu ziguten. Amaitzean, ikasgela osoak gure marrazkiak bateratu genituen, hauek komentatu eta marrazkietako asko bat zetozela ikusi genuen.
Gure irudiak eta iritziak bateratzean konturatu ginen Siriako errefuxatuak bizi zuten egoera larria zela baina, jarraian eman ziguten informazioa kontutan izanik, konturatu ginen ez zirela gure imaginazioan edo guk ezarritako etiketa zein aurre iritzen moduko errefuxiatu guneak. Gehienek errefuxatu guztiak nolabait esateko multzo berean sartzen genituen, hau da, uste genuen kanpalekuetan bizi zirela eta haien bizitza estatikoa zela, egonean zeudela eta ez zutela haien bizitzarekin aurrera jarraitzen. Baina ikusi genuen ez zeudela egonean eta beraien bizitzan aurrera egiten jarraitzen zutela ahal zuten modura; eskolak ematen saiatzen ziren, janaria lortzen zuten, jolastu egiten zuten…. azken finean bizitza normal bat eramaten saiatzen ziren bizi ziren testuinguru zail horretan. Eta elkarrizketa honen bitartez konturatu ginen errefuxatu mota asko zeudela, aniztasun handia zegoela guk aurrezarritako ustezko errealitatetik at.
Lehenengo formakuntza eguna borobiltzeko eta hitzegindako indartzeko, gizon palestinar bat etorri zen bere errealitateaz mintzatzera.. Unerik gogokoena izan zen guretzat, oso esanguratsua. Izan ere, ikasitako guztiaren ondoren, oso ondo etorri zitzaigun palestinar batek bizi izan duen eta bizi duen egoeraren berri jakite, beste errealitate baten berri jakitea.
Bere historiak harritu egin gintuen, eta ez genuen imajinatzen hango bizitza kontatzen zuen bezala izatera irits zitekeenik; are gehiago, gehien harritu gintuena da Palestinarra izateagatik, denbora gehiago beharko zuela bere herrialdera iristeko, gutako edozeinek baino eta jasaten zituzten errepresioak ere oso gogorrak iruditu zitzaizkigun.
Bigarren saioa oso dinamikoa izan zen. Bertan, ariketa batzuk egin genituen aurreko saioarekin lotuta, aurreko eguneko hitzaldia gogoraraziko ziguten hiru hitz eta esaldi bat idatzi genituen paper batean. Ondoren, beste jardueran, jolas bat egin genuen, hitz kateen jolasa: lehengo lagunak esandako hitzarekin zerikusia zuen hitz bat esan behar genuen.
Ariketa horiek amaitu ondoren, bi taldetan banatuko ginen: zinema edo eskulanak. Eskulanak aukeratu genituenak alboko klasera joan ginen, eta han gure itsasontzia sortu genuen gure tripulatzaileekin, eta ate batek sortzen zuen helmugara joan ginen. Hor ikasi genuen inklusibitateak zerbait positiboa izan behar duela. Beste tailerrean, berriz, ikasteko eta bideo bat sortzeko aukera izan genuen. Laburbilduz, bi tailerrak baliagarriak izan ziren gure etorkizunerako, irakasle edo hezitzaile gisa aniztasuna lantzeko herramentak baliatu zikigutelako.
Azken saioan, aurreko saioan banatutako taldeetan multzokatu ginen berriro ere. Arte taldean, iragandako saioko marrazkia hausteko eskatu ziguten, emakume errefuxiatuari buruzkoa eta errealitate berri bat sortzeko. Hori oso interesgarria iruditu zitzaigun, horrek gure ustez sinbolizatzen zuelako pentramendu aldaketa bat eta horren inguruko haurreirtzien apurketa. Zine tailerrean, aldiz, aurretik sortutako Slow motionen bideoak ikusi genituen.
Amaitzeko, hiru saio hauetako formakuntza hau osotasunean hartuta oso interesgarria iruditu zaigu. Ala ere guri irakasleek tramistitu ziguten edo horrela ulertu genuen behintzat orokorrean, dilanarekin erlazio zuzenagoa edukiko zuela eta espero genuen dilana formakuntzaren ondoren argi edukiko genuela. Baina ala ere oso esperientzia aberasgarria iruditu zaigu eta Ikasitakoa garrantzitsua iruditu zaigu eta gure ikaskuntza prozesua garatzen lagundu digulako. Gainera asko gustatu zaigu palestinako mutil horren testigantza gure mundua pixka bat hobeto ezagutzeko.
Comentarios
Publicar un comentario